Itxi

Politika

BOTERE JUDIZIALAREN BERRITZEA

PSOEk lege erreforma bat aurkeztu du Auzitegi Konstituzionaleko magistratuak berritu ahal izateko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Unidas Podemos Konstituzio Auzitegia berritzeko lege-proposamenetik aldendu da, espazio konfederalarekin "hitzartu gabeko" ekimena delako eta osatu gabea delako, bere jarrera organo konstituzional guztien erreleboa errazteko aldaketak bultzatzea baita.

  • Auzitegi Konstituzionala

    Auzitegi Konstituzionala. Artxiboko argazkia: EFE

PSOEk lege proposamen bat aurkeztu du ostiral honetan Espainiako Diputatuen Kongresuan, jardunean dagoen Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Auzitegi Konstituzionaleko bi magistratu izendatu ahal izateko. Horrela, Konstituzio Auzitegiaren berritzea desblokeatu nahi du Espainiako Gobernuak.

Zehazki, Botere Judizialaren Lege Organikoaren 570 bis artikulua aldatzea eragingo du. PSOEk urgentziaz izapidetzea nahi du, bi ganberek lehenbailehen eman dezaten oniritzia, eta uztailerako indarrean egon dadin.

Hector Gomez talde sozialistak Kongresuan duen bozeramaileak "erantzukizunerako" deia egin die gainerako taldeei.

"Badakizue zer egin behar den lege hau indarrean dagoen bitartean; erantzukizuna eta betebeharra da Botere Judizialak ondo funtziona dezan", azpimarratu du. Gomezen hitzetan, "Auzitegi Konstituzionalaren jardunari normaltasuna eman nahi diogu, ezin baita sine die itxaroten egon PPren borondatea noiz aldatuko".

Auzitegi Konstituzionala osatzen duten 12 magistratuetako lauk ekainaren 12an amaitu zuten beren agintaldia, noiz eta nola ordezkatuko dituzten jakin gabe. Espainiako Konstituzioaren arabera, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eta Gobernuak bina magistratu proposatu behar dituzte. Dena dela, PSOE eta PP ez dira ados jartzen Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia berritzeko eta, ondorioz, blokeatuta dago Konstituzio Auzitegiko magistratuen aukeraketa.

Egoera desblokeatzeko, Espainiako Gobernuak lege erreforma bat bultzatu du, eta jarduneko Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari ahalbidetuko dio bi magistratu izendatzea.

Unidas Podemos proposamenetik aldendu da

Unidas Podemos Konstituzio Auzitegia berritzeko lege-proposamenetik aldendu da, espazio konfederalarekin "hitzartu gabeko" ekimena delako eta osatu gabea delako, bere jarrera organo konstituzional guztien erreleboa errazteko aldaketak bultzatzea baita.

Ildo horretan, Unidas Podemosek azpimarratu du ekimena PSOEtik soilik abiatzen dela eta ez dagoela haiekin adostuta, eta aldi berean defendatu dute alor horretako lege-aldaketek zabalagoak izan beharko luketela, eta oraindik aldatu gabe dauden gainerako organoak bildu beharko lituzketela, hau da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia bera.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena