Politika -
Lege-proposamena
Heriotza duinaren eskubidea onartzeko legea proposatuko du Aralarrek
Legegintzaldia amaitu aurretik bideratu nahi du Aralarrek lege-proposamen hau eta atzeraezinezko kasuetan mina arinago egiteko lasaigarriak erregulatzea du helburu.
Erredakzioa
Legegintzaldia amaitu baino lehen, "heriotza duina" izateko eskubidea onartzeko lege-proposamena aurkeztuko du Aralarrek. Ekimenak profesionalen betebeharrak erregulatuko lituzke eta gaixoari bakarrik egoteko gela bat izateko eskubidea emango lioke.
Lege-proposamen honek joan den martxoan Andaluzian onartu zuten legediaren ostean dator. Gaixo terminalen eskubideak eta profesionalen betebeharrak arautuko lituzke. Gainera, gaixoaren autonomia bermatu nahi da lege honekin, izan ere, ezintasuna izatekotan, azken-nahiak errespetatuko lituzke.
Legebiltzarreko datorren plenoan eztabaidatuko dute dokumentua. Egiazko informazioa jasotzeko eskubidea jasotzen du testuak, botiken eta ebakuntzen inguruan era autonomoan erabakiak hartu ahal izateko.
Behin informazioa jasota, gaixoak erabaki ahal izango luke ebakuntza egitea nahi duen ala ez "nahiz eta ukatuz gero, hiltzeko arriskua izan". Adingabeen kasuan, gurasoek erabakiko lukete. Hala ere, 16 urtetik gorakoen eta gurasoen iritzi bera ez duten kasuetan, gaztearen hitza gailenduko litzateke.
Mikel Basabek sinatu du proposamena eta lasaigarriak etxean jasotzeko aukera ere defendatzen du ekimenak.