Politika -
Ekitaldia Bilbon
EAJk 'herria entzutea' eta hauteskundeak deitzea eskatu dio PSEri
Bilboko Euskalduna Jauregian izandako ekitaldi batean EAJko BBBko presidenteak esan duenez, Eusko Jaurlaritzak "murrizketak salatu ditu aho handiz eta murrizketak egin ditu aho txikiz".
Erredakzioa
Andoni Ortuzar EAJko BBBko presidenteak "herria entzutea" eta hauteskundeak aurreratzea eskatu dio Patxi Lopez lehendakariari. Gainera, Ortuzarrek azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzak "murrizketak aho handiz salatu ditu eta, aldi berean, murrizketak aho txikiz egin ditu".
Bilboko Euskalduna Jauregian izandako ekitaldi batean EAJk udal legealdiaren lehen urtearen balorazioa egin du. Ortuzarren esanetan, "PSEren eta PPren arteko itunak eta haien proiektuak kale egin dute", ondorioz, "legealdi hau amaitu egin da".
Hala ere, Eusko Jaurlaritza "mantentzen bada, Patxi Lopezen interesengatik bakarrik da, Gobernua, herria gidatzeko baizik, kanpaina egiteko erabiltzen duelako", salatu du Ortuzarrek.
Halaber, Gasteizko Exekutiboak "murrizketak aho handiz salatu eta, aldi berean, murrizketak aho txikiz egin" dituela kritikatu du. Hori dela eta, "herria entzutea" eta hauteskundeak deitzea eskatu dio.
"Erantzule gara eta izango gara baina erantzukizun nagusiena garai politiko berri baterako bidea erraztea da", gaineratu du jeltzaleak.