Politika -
presoak
Fiskaltza ETAko presoei emandako hirugarren graduak errekurritzen ari dela salatu du Etxeratek
Elkarteak ohar batean salatu duenez, hiru kasuetan "aho batez" egin zituzten hirugarren gradurako proposamenak, Zaballa eta Martuteneko espetxeetako tratamendu-batzarrek.
agentziak | eitb media
Etxerat presoen senideen elkarteak salatu egin du Audientzia Nazionaleko Fiskaltzak joan den astean Maria Lizarraga, Mikel San Argimiro eta Gorka Vidal presoei emandako hirugarren graduen aurka helegiteak aurkeztu izana.
Etxeratek ohar batean adierazi duenez, hiru kasuetan "aho batez" egin zituzten hirugarren gradurako proposamenak, Zaballa eta Martuteneko espetxeetako tratamendu-batzarrek.
Era berean, deitoratu du Gorka Martinez Ahedo eta Iñaki Bilbao Gaubeka presoek iragan ostegunean Basauriko espetxean sartu behar izana, Fiskaltzak euren hirugarren graduaren aurka helegitea aurkeztu eta epaileak espetxean sartzea agindu ondoren.