Politika -
Estatuko fiskal nagusia
'Fiskaltzak ez luke bakean laguntzeko Gobernuko agindurik onartuko'
Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusiak esan duenez, Gobernuak ez dio Ministerio Publikoari bake prozesuan laguntzeko agindurik eman eta gainera, ez ditu inongo agindurik espero.
Erredakzioa
Eduardo Dulces-Torre Estatuko fiskal nagusiak Europa Pressi eskainitako elkarrizketa batean adierazi duenez, Gobernuak ez dio Ministerio Publikoari bake prozesuan laguntzeko agindurik eman eta gainera, ez ditu inongo agindurik espero.
"Ez dut jaso eta ez jasotzea espero dut Ministerio Publikoak bake prozesuan laguntzeko inongo agindurik", esan du, "Fiskaltzaren ardura legea betearaztea da". "Guk alor juridikoari bakarrik dagokionaren gainean hitz egiten dugu, politikarien arloan sartzea legearen kontrakoa izan daitekeelako", azpimarratu du.
Joan den urriaren 20an ETAk egindako iragarpenaren inguruan fiskal nagusiak esan duenez, "Ministerio Fiskalarentzat garrantzirik gabekoa da". "Guk ikertzen, akusazioak egiten, epaiak betetzen eta espetxeetako erabakiak zaintzen jarraituko dugu", azpimarratu du Torres-Dulcek.