Politika -

Segurtasun legearen erreforma

Ekintza bandalikoetan burua estalita dutenei isunak jarriko dizkiete

Barne ministroak berretsi du 3.000 eta 30.000 euro bitarteko isunak jarriko dizkietela txanoak eramaten dituzten lagunei.

Istiluak Bartzelonan.
Istiluak Bartzelonan.
Istiluak Bartzelonan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiritarren Segurtasun Legea aldatu eta ekintza bandalikoetan txanoak eramaten dituztenei 3.000 eta 30.000 euro bitarteko isunak jarriko dizkietela berretsi du Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak.

Erreformaren zirriborroa jada badutela esan du ministroak, eta asmoa Kongresuko saioak amaitu aurretik ministro kontseiluan onartzea dela.

Legea 1992koa dela gogoratu ondoren, "20 urte igaro dira eta berritu egin behar da", esan du ministroak.

Erreformarekin "manifestazio eskubidea hobeto bermatuko da, indarkeriaz jokatzen dutenek biltzeko eskubidea kutsatzea ekiditeko".

Horregatik, "Poliziari baliabide gehiago emango dizkiegu, eskubide hori bermatzeko", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea