Politika -
Elkarrizketa ETB-n
Ezker abertzalearen lehendakarigaia uda aurretik izendatuko dute
Rufi Etxeberriak garrantzia kendu dio Urkullu lehendakarigai izendatu izanari, EAJk azken 30 urteetan landutako politika alde batera utzi eta subirautzaren bideari ekitea eskatu du.
Erredakzioa
Ezker abertzalea eta beste zenbait indar politiko biltzen dituenkoalizioaren hauteskundeetarako lehendakarigaiaren izena uda aurretikjakinaraziko dutela esan du Rufi Etxeberria ezker abertzaleko kideak.
Sortu
Rufi Etxeberriak esan du azken 10 urteotan errealitate antidemokratikoa bizi izan duela ezker abertzaleak, ilegalizazioek eragindako errealitatea.
ETB-1eko 'Azpimarra' saioan azaldu duenez, Sorturen kasuan ere errealitate antidemokratikoa bizi dute, legedia betetzen duten estatutuak aurkeztu eta gero, Sortuk bahituta jarraitzen duelako. Egoera antidemokratiko hori behingoz amaituko dela espero du Rufi Etxeberriak.
Urkullu, lehendakarigai
EAJk Iñigo Urkullu lehendakaritarako hautagai aurkeztu izanaren aurrean, ezker abertzaleak esateko ezer gutxi duela dio Etxeberriak, hori alberdi bakoitzari dagokion kontua delako.
Hautagaia nor den baino gehiago, Etxeberriarentzat garrantzitsuagoa litzateke EAJk azken 30 urtetan landutako politika alde batera utzi eta subirautzaren bideari ekitea.