Politika -

Izendapena

Mari Mar Blanco, Biktimen Oroimenerako Batzordeko presidente berria

Teresa Diaz Bada aurreko presidenteak dimisioa aurkeztu ondoren izendatu dute Mari Mar Blanco.

Mari Mar Blanco, Biktimen Oroimenerako Batzordeko presidente berria
Mari Mar Blanco, Biktimen Oroimenerako Batzordeko presidente berria
Mari Mar Blanco, Biktimen Oroimenerako Batzordeko presidente berria

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak Maria del Mar Blanco izendatu du Biktimen Oroimenerako Batzordeko presidente berria. ETAk orain 15 urte hildako Miguel Angel Blanco Ermuko PPko zinegotziaren arreba da Mari Mar.

Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek osatzen dute batzordea, eta, orain arte, Teresa Diaz Bada izan da bertan presidentea. Badak dimisioa aurkeztu du, eta, haren ordez, Maria del Mar Blanco izendatu dute.

Gaur bertan, Gobernuak eta Jaurlaritzak Errege Patronatu bat eratzea adostu dute. Erakunde horrek Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa zuzendu eta kudeatuko du, eta Juan Carlos erregea izango da bertan ohorezko presidente.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea