Politika -

Estatuko Fiskaltza Nagusia

Dolores Delgado Estatuko fiskal nagusiak kargua utzi du

Karguan bi urte pasatxo eman ostean, osasun arrazoiak argudiatu ditu kargua uzteko. Aurrez, Espainiako Gobernuko Justizia ministroa izan zen Delgado.

Delgado, Justizia ministro zen garaian. Argazkia: EFE
Delgado, Justizia ministro zen garaian.
Delgado, Justizia ministro zen garaian. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dolores Delgado Estatuko fiskal nagusiak kargua utzi du, Espainiako Gobernuko iturriek EFE albiste agentziari jakinarazi diotenez. 

Delgado 2020ko otsailetik da Espainiako fiskalen buru, eta, aurretik, 2018-2020 aldian, Sanchezen Justizia ministro izan zen. 

Hainbat komunikabidek aurreratu dutenez, fiskalak osasun arrazoiak argudiatu ditu karguari uko egiteko. Espainiako Gobernuak gaur bertan izendatuko du ordezkoa, eta, itxura guztien arabera, Alvaro Garcia Ortiz Delgadoren 'bigarrena' jarriko dute haren ordez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Espainia Eguneko albisteak Albisteak