Politika -
Auzitegi Konstituzionala
Konstituzionalak gaur ere ez du aztertu Sorturen legeztatzea
Ostegun honetan egingo du azkeneko bilera, eta orduan ere gaiari heltzen ez badio, Sorturen defentsak jarritako errekurtsoa aztertzeko eztabaida ekaineko osoko bilkurara atzeratuko da.
Erredakzioa
Auzitegi Gorenak alderdi politiko gisa erregistratzeko ezarritako debekuaren aurrean Sortuk aurkeztutako helegitea, gaur ere ez du aztertu Auzitegi Konstituzionalak.
Konstituzionalaren osoko bilkura atzo hasi zen, baina oraingoz ez dute gaia eztabaidatu. Beraz, biharko saioan heldu diezaiokete Sortuk legeztatzearen alde ezarritako errekurtsoaren eztabaidari. Hala ez bada, hurrengo osoko bilkura deitu arte itxaron beharko dute, eta hori ekainean izango da.
Gaiari heltzean, Elisa Perez Vera magistratu aurrerakoiak egindako txostena eztabaidatuko dute Konstituzionaleko epaileek. Duela urtebete Bildu legezkotzat jotzeko aldeko botoa eman zuten magistratuetako bat da Perez Vera.
Egunotan zenbait komunikabidek zabaldu dutenez, Perez Verak idatzitako txostena Sortu legeztatzearen aldekoa da.