Politika -
Kopako finala
Aguirrek bere adierazpen askatasuna defendatu du
Pentsatzen zuena esan besterik ez zuela egin adierazi du Aguirrek, eta "herrialde serio batean" egin beharko litzatekeena esan zuela defendatu du.
Erredakzioa
Esperanza Aguirre Madrilgo Erkidegoko presidenteak bere adierazpenak berretsi ditu, protestak egonez gero, finala bertan behera geratu beharko litzatekeela esanez. Ildo honetan, bere adierazpen askatasuna defendatu du, eta pentsatzen zuena esan besterik ez zuela egin adierazi du.
"Gutxiengo batek" Espainiako ereserkiari irain egiten badio zer egin beharko litzatekeen esan eta horrek piztu zuen polemikaren ostean, "herrialde serio" batean egin beharko litzatekeena esan zuela defendatu du.
"Batzuek, ez nukeela horrelakorik esan beharko esan dute eta txistu egin nahi dutenen adierazpen askatasuna defendatu behar dela, baina, nirea ere errespetatzea espero dut", adierazi du, PPko Zuzendaritza Batzordearen ostean eman duen prentsaurrekoan.