Politika -

Autogobernua

Espainiako Gobernuak eta Jaurlaritzak uztailaren 29an aztertuko dute eskumenen eskualdatzearen atzerapena

Joan den astean, Pedro Sanchezek aitortu zuen Eusko Jaurlaritzarekin adostutako egutegia ez dutela bete eta azpimarratu zuen zenbait eskumen eskualdatzea "zaila" izango dela.

Isabel Rodriguez eta Olatz Garamendi, aurrez egindako beste bilera batean. Argazkia: EFE
Isabel Rodriguez eta Olatz Garamendi, aurrez egindako beste bilera batean. Argazkia: EFE
Isabel Rodriguez eta Olatz Garamendi, aurrez egindako beste bilera batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isabel Rodriguez Espainiako Lurralde Politika ministroa eta Olatz Garamendi Eusko Jaurlaritzako Autogobernu sailburua uztailaren 29an bilduko dira Leioan, Gernikako Estatutuko eskumenak eskualdatzeko prozesuaren baitan ematen ari diren atzerapenak argitzeko.

Rodriguez Euskal Autonomia Erkidegoan izango da datorren astean eta bisita hori baliatuko dute autogobernuari buruzko batzarra egiteko, Eusko Jaurlaritzako iturriek baieztatu dutenez.  

Joan den astean, Pedro Sanchezek Espainiako Kongresuan Euskal Autonomia Erkidegoko eskumenen harira egindako adierazpenek haserrea eragin zuen Iñigo Urkulluren Gobernuan.

EAJk egindako galderari erantzunez, Espainiako Gobernuko presidenteak aitortu zuen eskumenen eskualdatzerako Jaurlaritzarekin 2020an adostu zuten egutegia ez direla betetzen ari eta kronograma horretan jasotako lau eskumen euskal erakundeen esku uztea "oso zaila" izango dela ohartarazi zuen.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak EAEko Autonomia Estatutua