Politika -

Amaiurren ekimena

Arias Cañetek Errekondo zoriondu du, Usurbileko zabor bilketagatik

Orain hilabete bat, Ingurumen Ministerioak Usurbil eredutzat jarri zuen bere webgunean, "jardute onak" izeneko atalean, hondakinen kudeaketan egindako lan onagatik.

Xabier Mikel Errekondo (Amaiur). Argazkia: EFE.
Xabier Mikel Errekondo (Amaiur). Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Arias Cañete Espainiako Ingurumen ministroak Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatua zuzenean zoriondu du, Usurbilen atez ateko zabor bilketa martxan jartzeagatik, diputatu abertzaleak Twitterren azaldu duenez.

Orain hilabete bat, Ingurumen Ministerioak Usurbil eredutzat jarri zuen bere webgunean, "jardute onak" izeneko atalean, hondakinen kudeaketan egindako lan onagatik.

Usurbilek 2007an hasi zuen zaborra atez ate biltzeko sistema, Xabier Errekondo Diputatuen Kongresuko Amaiurreko egungo bozeramailea alkate zenean. Sistemak herritarren babesa jaso zuen baina oposizioko alderdiak kontra agertu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea