Politika -

erasoa ertzain bati

Gasteizko EAJ, PSE-EE, PP eta Elkarrekin alderdiek ertzain baten aurkako erasoa gaitzesteko testua onartu dute

EH Bilduk ez du Udalaren gaitzespen adierazpena sinatu, baina sare sozialetan "edozein motatako erasoak" errefusatu ditu.

Sinatzaileen esanetan, "gertakari onartezinak eta sektarioak" dira. Argazkia: EITB.
Jendea Gasteizen
Erakundeek ertzainen aurkako ekintzak gaitzetsi dituzte, eta ezker abertzaleari kontuak eskatu dizkiote

01:26

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaleko taldeek, EH Bilduk izan ezik, joan den igandean Arabako hiriburuan ertzain bati egindako erasoa gaitzesteko adierazpena onartu dute.

EAJk, PSE-EEk, PPk eta Elkarrekin sinatutako testu horren bidez, Gasteizko Udalak "arbuio eta gaitzespenik sendoenak adierazten ditu joan den igandean, Aiztogile kalean, Ertzaintzako kide batek —ertzain izateagatik— jasan zuen erasoaren aurrean".

Sinatzaileek salatu dute "gertakari onartezinak eta sektarioak" direla, "Gasteiz hiriaren irudia inolaz ere ematen ez dutenak". Izan ere, "elkarbizitza, tolerantzia eta begirunea dira hiri honen ezaugarriak", esan dute.

Testua sinatzen duten alderdiek "hurbiltasuna eta erabateko babesa" helarazi diote erasotako agenteari; eta, oro har, Ertzaintzako kide guztiei. 

Bestalde, Felix Gonzalez San Vicente EH Bilduk Gasteizko Udalean duen bozeramaileak "edozein motatako erasoak" errefusatu zituen atzo twitterren:

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Politika EAJ-PNV Ertzaintza Alderdi politikoak EH Bildu PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak