Politika -
Elkarrizketa
Ortuzarrek dio hauteskundeak urrian edo azaroan izango direla
EAJren Bizkaiko presidenteak uste du Eusko Jaurlaritza dagoeneko "erori" dela.
Erredakzioa
Andoni Ortuzar EAJren Bizkaiko buruak esan du Eusko Jaurlaritza "dagoeneko zorura erorita" dagoela eta EAEko hauteskundeak urrian edo azaroan izango direla aurreikusi du.
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, PSE-EEren eta PPren arteko itunaren hausturak kolokan jarri du Jaurlaritza eta "Lopez jauna saiatzen bada ere, grabitatearen legea grabitatearen legea da".
Horren harira, hauteskundeak urrian edo azaroan izan daitezkeela uste du, izan ere, "data ona izango litzateke herriarentzat".
Bestalde, "boterera iristeko" PSE-EEk EAJrekiko harremanak "hautsi" dituela salatu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea