Politika -

sekretu ofizialen legea

GALi eta O-23ari buruzko agiriak desklasifikatzearen alde agertu da Robles

Espainiako Gobernuko Defentsa ministroaren arabera, Sekretu Ofizialen Lege berria "guztiz beharrezkoa" da, "ezagutza" eta "gardentasuna" bultzatzen dituelako.

Margarita Robles, astearte honetan. Argazkia: EITB Media
Margarita Robles, astearte honetan. Argazkia: EITB Media
Margarita Robles, astearte honetan. Argazkia: EITB Media

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herritarrei orain arte isilpekoak ziren agirietara sarbidea emango dien Sekretu Ofizialen Legearen aldeko azaldu da Margarita Robles Espainiako Gobernuko Defentsa ministroa astearte honetan, GALekin edo O-23ko Estatu kolpe saiakerarekin zerikusia dutenak, besteak beste.

Aeroebakuaziorako Unitate Medikora (UMAER) egindako bisita batean, Torrejoneko Aire Basean, Roblesek adierazi du Gobernuak sustatutako Klasifikatutako Informazioen Legea "guztiz beharrezkoa" dela. Izan ere, indarrean dagoena 1968koa da, eta NATOren eta Europar Batasunaren aldarrikapena izan zen.

Haren aburuz, ondo dago gizarteak iraganeko gertakariak ezagutu ahal izatea, GALekin zerikusia duten gertakariak, adibidez. Gogora ekarri duenez, berak ere izan zuen horretan lan egiteko aukera, 90eko hamarkadan Barne Ministerioko Estatu idazkari izan baitzen.

"Ezagutzari eta gardentasunari laguntzen die", azpimarratu du, eta aurreratu du legea izapide parlamentarioan zehar berriztatu ahal izango dela ahalik eta adostasunik handiena lortzeko. "Zentzuzko zuzenketa oro onartuko da", esan du gainerako alderdiek aldez aurretik botatako kritikei buruz.

Hala, ministroak erreformari babesak batzearen garrantzia nabarmendu du, "edozein demokraziako oinarrizko printzipioei erantzuten dielako", eta Espainia "Europako beste herrialdeetako parametroen pare kokatzen duelako". Hala ere, ez du sakondu nahi izan agiriak desklasifikatu ahal izateko igaro beharreko urteak murriztearen inguruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua argazkiak Espainia albisteak Albisteak Gaur Albisteak GAL gaur Espainiako Informazio Sailkatuari buruzko azken albisteak