Politika -

Gizarteratze Plana

ETAko 100-200 preso inguru birgizarteratuko lirateke, PPren ustez

ETAko 100 eta 200 bat preso inguru Barne Ministerioak diseinatutako Birgizarteratze Planen sartuko lirateke, alderdiaren ustez.

Jorge Fernandez Barne ministroaren artxiboko irudia. Argazkia: EITB
Jorge Fernandez Barne ministroaren artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi Popularraren ustez, ETAko 100 eta 200 bat preso inguru Barne Ministerioak diseinatutako Birgizarteratze Planen sartuko lirateke, alderditik jakitera eman dutenenez.

Preso hauek (Espainiako kartzeletan 500 daude guztira) "nazkatuta egongo lirateke", eta iturriek azaldu dutenez, beharrezkoa da kolektibo hori zatitzea "talde terrorista are eta gehiago ahultzeko" estrategia moduan.

Halaber, Barne Ministerioak egindako Birgizarteratze Planak ez duela terrorismoaren aurkako politikan aldaketarik ekarriko azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea