Politika -

Auzitegi Nazionalean

ETAko presoen argazkiak elkartasunagatik erakutsi zituen Esparzak

Askatasunako bozeramaileari, Iruñean "Korrika 2009" ospatzean ETAko presoen argazkiak zituen pankarta erakustea egotzi zioten; Auzitegi Nazionalean elkartasunagatik egin zuela esan du.

Josu Esparza Auzitegi Nazinoalean. EFE
Josu Esparza Auzitegi Nazinoalean. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Esparza Askatasunako bozeramaileari Iruñean "Korrika 2009" ospatzean ETAko presoen argazkiak zituen pankarta erakustea egotzi zioten; Auzitegi Nazionalean elkartasunagatik egin zuela esan du beste auzipetuekin batera.

Epaiketan Esparzak azaldu duenez, korrikara senide bat gehiago bezala joan zen, ETAko presoen "eskubideak urratzen" ari zirela salatzeko, haren hitzetan.

Auzipetuari terrorismoa goraipatzea leporatu diote, eta hark bere organizaziotik ez zela inolako dei publikorik egin adierazi du. Halaber, AEK adinekoen alfabetizaziorako koordinatzaileak eman ziola korrika ospatuko zen berri gaineratu du.

Askatasunako bozeramaileak uko egin dio fiskalari erantzuteari eta abokatuak zerbait geldetu dionean, erantzun zuhurrak eman ditu, epaitegian azaldu duenez, Auzitegi Nazionalean beste prozesu batean (legez kanpo utzitako Ekinen parte hartzeagatik) kaltetua izan daitekeelako.

"Ez nekien kontrako legerik zegoenik. Udara horretan hasi ziren argazkien arazoak. Elkartasunagatik joan ginen, ez goraipatzeagatik, ezta horrekin zerikusia duen beste edozerrengatik ere", esan du beste auzipetu batek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea