Politika -

Ekitaldia Bilbon

Amaiurrek Espainiari leporatu dio Euskadi 'atzeraldian egotea'

Amaiurreko alderdien ustez, "krisia gainditzea posiblea da" eta "egoerari eutsi nahi diotenen jarrera" salatu dute, "herritarrak etsipenean erortzea" nahi dutelako.

Pello Urizarrek eredu sozio-ekonomiko berria bultzatzeko neurriak aurkeztu ditu. EITB.
Euskadi krisia | Amaiurrek Espainiari leporatu dio 'atzeraldia'
Pello Urizarrek eredu sozio-ekonomiko berria bultzatzeko neurriak aurkeztu ditu. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaiurreko alderdiek 'Irtenbidea dago. Hay salida' izeneko dokumentu sozioekonomikoa aurkeztu dute. Idatzi horretan eredu sozioekonomiko berria sortzeko proposamen sorta bildu dute.

Dokumentua Bilbon aurkeztu dute. Pello Urizar EAko idazkari nagusia izan da ekitaldian, eta, esandako hitzen arabera, "Euskadi atzeraldian dago, ofizialki, Espainiaren eta egungo finantza-sistemaren eta sistema ekonomikoaren eraginez".

UPV/EHUko paraninfoan egindako aurkezpenean izan dira, Urizarrekin batera, EAko, Aralarreko, Alternatibako eta ezker abertzaleko beste zenbait ordezkari. Aralarreko Dani Maeztuk ere hitz batzuk esan ditu eta gomendioa egin die "Euskadi Espainia baino hobeto" dagoela esaten dutenei: "Ea gauza bera esateko gai diren ezkerraldeko emakumeen eta gazteen aurrean, horiek % 20ko langabezia baitute".

Amaiurreko kideen arabera, "krisia gainditzea posiblea da", eta "egoerari eutsi nahi diotenen jarrera" salatu dute, "herritarrak etsipenean erortzea" nahi dutelako.

Aurkeztutako proposamenek "erabateko plana" osatzen dutela esan dute Amaiurreko ordezkariek, eta erreforma fiskala egiteko beharra azpimarratu dute, izan ere, "Hegoaldeko lau Aldundiek Gipuzkoako fiskalitatea izango balute, 500 milioi euro gehiago izango genituzte".

Dani MaeztuBestalde, Dani Maeztuk "kapitalismoa baino beste aukerarik ez izatea" leporatu die gainontzeko alderdietako hautagaiei; horregatik, hain zuzen, "erreforma fiskala egin beharrean adabakiak jartzen dituzte".

Horren harian, "Rajoyk Espainian, Lopezek Euskadin, eta Jose Luis Bilbaok Bizkaian" "murrizketen alde" egitea salatu du. "Euskadi Espainia baino hobeto dagoela esaten dute eta aurrean dutena ikusteko gai ere ez dira", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea