Politika -

Botoen % 94,4 lortuta

Angeles Pedraza AVTko presidente berrautatu dute

"ETA erabat eta behin betiko garaitzeko" borrokarekin jarraituko duela ziurtatu du Pedrazak, "kontrapartida, lagapen eta kontzesiorik gabe".

Pedrazaren helburua "ETA behin-betiko eta erabat gainditzea" da. Efe.
Pedrazaren helburua "ETA behin-betiko eta erabat gainditzea" da. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angeles Pedraza Terrorismoaren Biktimen Elkarteko (AVT) presidentea "pozik" agertu da elkarteko presidente berrautatu dutelako, hurrengo bi urteetarako, botoen % 94,4 lortuta.

Pedraza 2010. urtetik da AVTko presidentea. Gaurkoan, gainera, "poztasun bikoitza" sentirzen duela onartu du, Paulina Cerezal arerioaren hautagaitzari gailendu zaiolako.

Hurrengo agintaldiari dagokionez, "ETA erabat eta behin-betiko garaitzeko" borrokan jarraituko duela ziurtatu du, "kontrapartida, lagapen eta kontzesiorik gabe".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea