Politika -

Bilbon

Eduardo Torres-Dulcek fiskalen autonomia handitzea nahi du

Fiskaltzarentzako aurrekontuen sailak banan-banan zehazteko eskatuko duela aurreratu du Estatuko fiskal nagusiak Fiskalen Batasun Progresistaren Biltzarraren itxiera ekitaldian.

Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusia Bilbon izan da larunbat honetan. Argazkia: EFE
Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusia Bilbon izan da larunbat honetan. Argazkia: EFE
Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusia Bilbon izan da larunbat honetan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusiak 2.400 fiskal espainiarren autonomia handitzea nahi du, eta hori izango du helburu, Bilbon larunbat honetan izandako Fiskalen Batasun Progresistaren XXVII. Biltzarraren itxiera ekitaldian azpimarratu duenez. Torres-Dulceren arabera, sarritan, Gobernuaren "inbasioek" fiskalen autonomia estali dute.

Biltzar honetan, besteak beste, krisi ekonomikoak justizia alorrean izan ditzakeen ondorioei buruz mintzatu dira.

Halaber, fiskal nagusiak esan duenez, Fiskaltzarentzat aurrekontu esklusiboak eskatuko ditu. "Ezinezkoa da Fiskaltza aurrekontu nahaspilatsu baten menpe egotea", salatu du Torres-Dulcek, "horrela ez Gobernu Zentralak ez autonomia erkidegoek ez dakite Ministerio Fiskalarentzat eskura dituzten baliabideak".

Horren esanetan, aurrekontuen sailak banan-banan zehaztuta ez egotea "ez zaio komeni ez erakunde konstituzional baten duintasunari, ez horri dagozkion baliabideen efikaziari", eta fiskalen hasierako prestakuntza eta etengabeko prestakuntza Justizia Ministerioaren menpe baino Ministerio Fiskalaren menpe (Estatuko Fiskaltza Nagusiaren prestakuntza batzorde baten eskutik) egoteko eskatu du.

Bakearen Aldeko Koordinakundea saritu dute

Fiskalen biltzar honi amaiera emateko, Bakearen Aldeko Koordinakundea saritu dute eta hori dela eta, Jesus Vicente Chamorro golardoa eman diote, "bakearen kultura sustatzeagatik eta ETAren terrorismoari duintasunez aurre egiteagatik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea