Politika -

PRESOAK

Azkarraga: "Justiziak eragozpenak jartzen ditu presoen eskubideak betetzerako orduan"

Sare plataformako bozeramaileak salatu duenez, Auzitegi Nazionaleko hainbat instantziak uko egiten diete kartzeletako zuzendaritzek onartutakoari.

Joseba Azkarraga, Sareren bozeramailea, artxiboko irudian.
Joseba Azkarraga, Sareren bozeramailea, artxiboko irudian.
Joseba Azkarraga, Sareren bozeramailea, artxiboko irudian.

play icon 16:44

ANE GOÑI | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Radio Euskadiko Cronica de Euskadi Fin de Semana saioan iza da Joseba Azkarraga, Sare plataformako bozeramailea. Bertan salatu du "Justiziaren injerentzia" presoen gradu-progresioetan, baita espetxe baimenetan ere. Une honetan, 80 preso daude egoera honetan, alegia, espetxe zigorraren zati handiena beteta eta baimen horiek lortu ezinik.

Sakabanatze politikari dagokionez, Azkarragak aitortu du "pauso garrantzitsuak" eman direla azken urte eta erdian, baina oraindik presoen % 28 Euskal Herritik kanpoko kartzeletan daudela salatu du, eta hori ganditu beharreko gaia dela nabarmendu du Sareko bozeramaileak.

Eusko Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik egin duen kudeaketa "positibotzat" jo du Azkarragak. Esan duenez, duela hilabete batzuk baino hobeto gaudelako. Hala ere, eman beharreko pausuak azkarrago ematearen garrantzia azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskal Autonomia Erkidegoa Presoak Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak