Politika -
Taldearen bisita
Currinen taldeko kide batek 'malgutasuna' eskatu dio Gobernuari
Presoen gaiarekin "Gobernuaren partetik, soilik, borondate on pixka bat behar da", Alberto Spektorowski Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kidearen ustez.
Erredakzioa
Alberto Spektorowski Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kideak uste du Euskadi "aro berri batean" dagoela, eta horregatik, PPk "malguagoa" izan beharko lukeela presoekin, "nahiz eta ETAko presoek damua ere adierazi beharko duten".
Taldea EAEra dator berriz ere aste honetan, eta honen harira, Europa Pressi egindako elkarrizketa batean, presoen auzia konpontzeko "soilik Gobernuaren partetik borondate on pixka bat behar da", adierazi du.
Hala ere, "presoek ere, nolabaiteko damuren bat noiz erakusten duten argitu beharko da", zehaztu du.
Azken hilabeteetan ETAk elkarrizketarako egindako deien inguruan, "Espainiako eta Frantziako Gobernuek ETAren proposamena onartu ahal izateko denbora beharko da", Spektorowskiren iritziz.
Harremanetarako Nazioarteko Taldea Euskadin egon zen azken alditik, ETAk elkarrizketarako lau eskaintza egin ditu. Lehenengoa, Frantziako Gobernuari bigarrena, EPPKren bitartez hirugarrena nazioarteko egiaztatzaileekin, eta azkenik, Europaren elkarlana eskatzen zuen oharraren bitartez.
Taldearen asmoa "alderdi guztiekin, Sortu barne, elkarrizketa mahai bat eratzea" dela adierazi du Spektorowskik, eta "presoen inguruan jarrera malguago bat egotea". "Lor daitezkeen helburuak" direla adierazi du, eta "euskal gizartearen gehiengoa", gainera, ados egongo litzatekeela gaineratu du.