Politika -

Presoak

Frantziak Espainiaren esku utzi du Garikoitz Aspiazu, ETAk Bilbon egindako atentatu bategatik epaitu dezaten

ETAko buruzagi ohia Soto del Real espetxean egongo da, epaiketak irauten duen bitartean. Gehienez bi hilabetez izango da Espainian.

Garikoitz Aspiazu Rubina Auzitegi Nazionalean. Artxiboko argazkia: EFE
Garikoitz Aspiazu Rubina Auzitegi Nazionalean. Artxiboko argazkia: EFE
Garikoitz Aspiazu Rubina Auzitegi Nazionalean. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako agintariek Espainiaren esku utzi dute Garikoitz Aspiazu Rubina, Txeroki, presoa Auzitegi Nazionalean epaitu dezaten, ETAk 2002ko urtarrilaren 12an Bilbon bonba-auto batekin burutu zuen atentatua egotzita. Erasoak kalte materialak eragin zituen.

Europa Press agentziak Poliziaren iturriak aipatuta jakinarazi duenez, ETAko buruzagi ohia Madrilen dago jada eta Soto del Real espetxera eramango dute.

Parisko Apelazio Auzitegiak joan den urtarrilean eman zuen baimena Aspiazu Espainiaren esku uzteko, eta entregatze-epea gehienez bi hilabetekoa izan daitekeela zehaztu zuen. Auzitegi Nazionalak sei hilabete eskatu zituen; defentsak, berriz, epe hori hilabetera murrizteko galdegin zuen, Aspiazuri laguntza juridikoa ematea Lannemezan espetxean -egun han ari da zigorra betetzen- errazagoa dela argudiatuta.

Txeroki 2008ko azaroaren 17an atxilotu zuten Frantzian eta bi herrialdeetako auzitegiak hainbat zigor ezarri dizkiote. 2011n, 377 urteko espetxealdia ezarri zioten 21 hilketa saiaketa eta ekintza terrorista egotzita.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Bilbo Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Presoak Frantzia ETA Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak