Politika -

Botere Judiziala

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak berritzeko akordiorik gabe jarraitzen du, ostiralean bilera eginda

Datorren asteazkenean, hilaren 21ean, epaileen gobernu organoa berriro batzartuko da, negoziatzen jarraitzeko. Konpromisoa hartu du, hori bai, hautagaiak Auzitegi Goreneko magistratuak izateko eta izendapenetan "gehiengo zabala" egoteko.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, aurreko bilera batean. Argazkia: EFE.
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, aurreko bilera batean
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, aurreko bilera batean. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak berritzeko akordiorik gabe jarraitzen du, ostiral goizean bilera eginda. Hala, datorren asteazkenean, hilaren 21ean, epaileen gobernu organoa berriro batzartuko da, negoziatzen jarraitzeko; hori bai, konpromisoa hartu du hautagaiak Auzitegi Goreneko magistratuak izateko eta izendapenetan "gehiengo zabala" egoteko.

Testuinguru horretan, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko bloke progresistaren eta kontserbadorearen arteko lehen bilera espero bezala amaitu da, alegia, izenik gabe, baina beste topaketa bat egiteko deialdiarekin. Egun horretan, batzordekide progresistek bederatzi hautagaik osatutako zerrenda eramango dute. Besteak beste, epaile hauek daude zerrenda horretan: CNIren jarduera kontrolatzeko ardura duen Pablo Lucas, Maria Luisa Segoviano, alegia, Auzitegi Goreneko Areto bateko presidente izandako lehen emakumea, eta Miliar arloko presidente Jacobo Lopez Barja de Quiroga.

Kontserbadoreek, oraingoz, ez dute aurreikusita hautagaien zerrenda egitea; izan ere, uste dute beste aldagai batzuk ere kontuan izan behar dituztela. Aldagai horietako batzuk dira zein eragin izango luke hautatzeak pertsonalaren eskasia duen Areto bateko kide den magistratu bat (Auzitegi Gorenean hori gertatzen da). Hori ezin izan dute adostu bi blokeek.

Nolanahi ere, bloke kontserbadoreak eskatu du denbora luzeagoa egun ez baitute Gorenean Konstituzionalerako hautagaia izan nahi duen magistraturik, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren iturriek esan dutenez. Progresistek, aldiz, "negoziazio prozesuan gardentasunik handiena erakusteko", eta kontuan izanik hautagaiak dituztela, konpromisoa hartu dute hautagaien zerrenda emateko, horien ibilbidearekin, "lanean aurrera egin ahal izateko".

Hiru puntuko akordioa

Hala, Auzitegi Konstituzionaleko bi magistratu izendatzeko legezko epea amaitu zenetik hiru egun igaro direla, bi blokeek hiru puntuko akordioa itxi dute: magistratuek babesik handiena izan dezatela, hautaketa hautagaien curriculumak sakonean aztertuta egin dadila, eta hautatuak Auzitegi Goreneko epaileak izan daitezela. Akordio horretan oinarrituta, bi taldeek (Alvaro Cuesta, Roser Bach eta Rafael Mozo progresistek, eta Jose Antonio Ballesteros eta Carmen Llombart kontserbadoreek) jarraituko dute negoziazioetan datorren astean.

Bitartean, Espainiako Gobernuak (beste bi magistratu izendatu behar ditu) argi utzi du itxarongo duela Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko batzordekideek "euren lana egin arte"; beraz, litekeena da ondorengo egunetan ez esatea nortzuk izendatzen dituen espainiar Gobernuak. Felix Bolaños Presidentzia ministroa ziur azaldu da: "Ezin dut irudikatu Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak legea ez betetzea".

Espainiako Justizia ministro Pilar Llopek adierazi du uste duela batzordekide guztiek beteko dutela lege agindua, Konstituzionalerako bi magistratu hautatuz, baina ez du aurreratu noiz arte itxarongo duen Espainiako Gobernuak bereak izendatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainia Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Auzitegi Konstituzionala BJKN gaur