Politika -

Botere judizialaren kontseilua

Carlos Lesmes bere dimisioa prestatzen hasi da

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren presidenteak iragarri duenez, Francisco Marin Auzitegi Goreneko Areto Zibileko presidenteak ordezkatuko du.

Carlos Lesmes. Argazkia: EFE
Carlos Lesmes.
Carlos Lesmes. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Lesmes Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko eta Auzitegi Goreneko presidenteak datorren astean azalduko die bi erakundeetako epaileei "bere balizko ordezkatzea" nolakoa izango den. Bestela esanda, Lesmes bere dimisioa prestatzen hasi da, urte judizialaren hasierako ekitaldian ohartarazi bezala.

Irteera horren ibilbide orria zehazteko txostena eskatu zuen Lesmesek, eta gaur, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak dokumentuaren berri eman du. Bertan zehazten denez, Francisco Marin Auzitegi Goreneko Areto Zibileko presidenteak ordezkatuko du, hura baita adinez nagusiena.

Txostenean gogorarazi dutenez, epaileen aginteko bi erakundeak jardunean daude 2019tik, baita Presidentetza eta Presidenteordetza ere. Francisco Marin da Auzitegi Goreneko presidenteordea, eta hari dagokio Lesmesen lekua hartzea.

Lesmesek astelehenean emango ditu azalpenak Gorenean, eta ostegunean, berriz, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko osoko bilkuran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Auzitegi Gorena Espainia Eguneko albisteak Albisteak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia gaur