Politika -

EUSKADIKO PP

Garridok euskal gazteria "kanporatzea" leporatu dio Urkulluri

Laura Garrido Euskadiko PPko idazkari nagusiak adierazi du lehendakariaren Gobernuan ez dela gazteria kontuan hartzen.

Laura Garrido EFEren artxiboko irudi batean.
Laura Garrido EFEren artxiboko irudi batean.
Laura Garrido EFEren artxiboko irudi batean.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laura Garrido Euskadiko PPko idazkari nagusiak "talentua" duten gazteak Euskaditik "kanporatzea" leporatu dio Iñigo Urkullu lehendakariari gaur. Bere arabera, Eusko Jaurlaritzak ez du lanerako aukerarik sortzen.

Euskadiko PPko Belaunaldi Berrien ikasturte politikoaren hasieran, Garridok defendatu du Urkulluren Gobernuaren agendan ez dela sartzen gazteria.

Era berean, kritikatu du osteguneko Politika Orokorraren osoko bilkuran lehendakariak ez aipatzea PPren moduko ideia batzuk defendatzen dituzten gazteek jasaten duten "jazarpena".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak Alderdi Popularra Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Euskadiko PP Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa