Politika -
Epaia
Konstituzionala Kataluniako selekzioen alde,Espainiakoa oztopatu ezean
Estatuak aurkeztutako errekurtsoaren arabera, Kataluniako selekzioen aldeko legeak Estatuaren eskumenetan eskua sartzen zuen nazioarteko harremanen eta kulturaren esparruetan.
Erredakzioa
Auzitegi Konstituzionalaren bilkurak atzera bota du duela hamar urte Estatuak Kataluniako selekzioen legearen artikulu baten kontra aurkeztutako errekurtsoa. Legea Kataluniako Parlamentuak onartu zuen, eta Konstituzionalak hartutako erabakiaren arabera, Kataluniak nazioarteko lehiaketetan parte hartu ahal izango du Espainiako selekzioari oztopo egin ezean.
1999ko uztailaren 28an Kataluniako selekzioek nazioarteko lehiaketetan parte hartzeko eskubidea bultzatzeko legea onatu zuen Kataluniako Parlamentuak. PPC izan zen horren aldeko botorik eman ez zuen alderdi bakarra.
Espainiako Gobernuak errekurtsoa aurkeztu zuen, legearen artikulu batek, Kataluniako selekzioak "erkidegotik haratago dauden esparruetan Kataluniako ordezkariak direla" esaten zuelako. Estatuko Abokatuaren ustez, hitz horiek Estatuko eskumenetan eskua sartzeko bidea zabaltzen zuten nazioarteko harremanen eta kulturaren esparruetan.
Espainiari, lehentasunaKonstituzionalaren arabera, artikulu horrek ez du Konstituzioaren kontra egiten "lehia Espainiako federaziorik ez dagoen kiroletan egiten badute, eta Espainiako kirolaren koordinazioan eta nazioarteko ordezkaritzan Estatuak dituen eskumenetan sartzen ez badira".