Politika -

Gobernu berria

Kataluniako Gobernuko zazpi kontseilari berriak gaur jabetuko dira karguaz

Kargu hartze ekitaldiaren ostean (09:00), exekutiboak bilera egingo du. Aragonesek legealdiari eusteko erronka du aurrean, aurrekontuetatik hasita. Oraindik ez ditu babesak bermatuta.

Pere Aragones Kataluniako presidentea, bere taldearekin lanean. Argazkia: EFE
Pere Aragones Kataluniako presidentea, bere taldearekin lanean. Argazkia: EFE
Kataluniako alderdiak posizioak finkatzen hasi dira ERC eta Juntsen gobernu hausturaren ostean

1:03

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau familia politikotatik (CDC, PSC, Podem eta ERC) datozen zazpi kontseilari berriak gaur jabetuko dira karguaz, Generalitateko Jauregian 09:00etan egingo duten ekitaldian.

Ordubete geroago, bilera egingo du gobernu berriak, eta ondoren (12:30), Pere Aragones presidenteak agerraldia dauka iragarrita.

Honako hauek dira kontseilari berriak: Carles Campuzano (CDC alderdikoa izandakoa), Giza Eskubideko kontseilaria; Joaquim Nadal (PSCko kide ohia), Ikerketa eta Unibertsitateetako kontseilaria; Gemma Ubasart (Podemeko buruzagi izandakoa), Justizia, Eskubideak eta Memoriarako kontseilaria; Manel Balcells Osasun kontseilaria, Natalia Mas Ekonomia eta Ogasun kontseilaria; Meritxell Serret, Kanpo Ekintzetarako kontseilaria eta Juli Fernandez Lurralde kontseilaria.

Aldaketon kontra egin dute JxCateko gobernu-kide ohiek. Salatu dutenez, Gobernuak ez du "legitimitate demokratikorik".

Aurrekontuak onartzea da Aragonesen hurrengo erronka

Ingurumari horretan, legegintzaldiari eustea eta, etorkizun hurbilean, aurrekontuak onartzea ditu erronka nagusi Gobernu eraldatu berriak. Bigarrena aldapan gora jarri zaio ERCri, JxCat alderdiak ezezkoa iragarri duelako. Horren aurrean, PSCren babesa izatea baztertu du, oraingoz, ERCk.

Marta Vilalta ERCren idazkari nagusi ondokoak berretsi duenez, ez dute sozialisten aldeko botorik nahi kontuak aurrera ateratzeko, eta JxCati luzatu dio eskua. Argudiatu duenez, Jaume Giro orain arte Ekonomia kontseilaria izandakoak (JxCat) berak prestatu ditu aurrekontuak, beraz, ulergaitza litzateke kontra azaltzea.

Elia Tortolero PSCren bozeramailearen ustez, bestalde, "arduragabea" da Kataluniako Gobernuaren jarrera, JxCaten babesik gabe dagoen honetan, sozialisten babesa errefusatu baitu. Hala, norekin adostu nahi duen argitzeko eskatu dio Aragonesi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Alderdi politikoak berriak Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès Kataluniako Ezker Errepublikanoaren albisteak Kataluniako Generalitatea