Politika -

BOTERE JUDIZIALA

Carlos Lesmesen dimisioa argitaratu du Espainiako Aldizkari Ofizialak

Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, Carlos Lesmesen dimisioa gauerditik aurrera gauzatuko da.

Carlos Lesmes. Artxiboko argazkia: EFE
Carlos Lesmes
Carlos Lesmes. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu du Carlos Lesmes Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko eta Auzitegi Goreneko presidentearen dimisioa jasotzen duen errege-dekretua.

Errege dekretuak urriaren 11ko data du eta argitaratu ondorengo egunean sartuko da indarrean, hots, ostegunean. Ondorioz, Carlos Lesmesen dimisioa gauerdian gauzatuko da.

Carlos Lesmes Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKN) presidenteak astelehenean dimisioa eman zuen, epaileen organo gorena berritzeko dagoen blokeoan aurrera egin ez delako.

Aurten, lehen aldiz, Botere Judizialeko presidenteak ez du urriaren 12ko ekitaldietan parte hartuko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Auzitegi Gorena albisteak Espainia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea BJKNari buruzko albisteak