Politika -

Tutera

Independientes por Tudela jaio da, Navarra Sumaren egungo gobernuaren "alternatiba itxaropentsu" gisa

Aurkezpenean nabarmendu dutenez, balore komunak dituzten desberdinen batura da kolektiboa, "udal politika ulertzeko modu berri baten alde" lan egiteko sortua, ikuspegi politiko kolaboratibo, atsegin, integratzaile, moderno eta jasangarriagoarekin, eta eskualdeko lidergo-gaitasuna duena.

Presentación de Colectivo de Independientes de Tudela, hoy. @ContigoZurekin
Presentación de Colectivo de Independientes de Tudela, hoy. @ContigoZurekin
Presentación de Colectivo de Independientes de Tudela, hoy. @ContigoZurekin

Olatz Prat | Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat honetan Colectivo de Intependientes de Tudela aurkeztu da, Tuterako "egungo Udal Gobernuraren alternatiba itxaropentsua" izateko borondatez. Navarra Sumako Alejandro Toquero da herriko alkate 2019tik. 

Lourdes Gizarte-Etxean egin duten aurkezpenean azaldu dute mugimenduak azken hilabeteetan jarraitutako prozesua, bai eta euren helburuak eta Tuteraren gaineko ikuspegiaren inguruan dituzten ildo nagusiak ere. Balore komunak dituzten desberdinen batura dela nabarmendu dute, ikuspegi politiko kolaboratibo, atsegin, integratzaile, moderno eta jasangarriagoarekin, eta eskualdeko lidergo-gaitasuna duena. 

Batzarre, Izquierda Ezkerra eta Podemos bezalako alderdien bultzada kolektiboa biltzen hasteko akuilu izan bazen ere, sei hilabeteko prozesua "modu autonomoan" egin dutela azaldu dute, "udal politika pentsatzeko modu berri bateranzko izaera proposatzaile eta proaktiboa hartzeraino". 

Hizpide izan dute, halaber, 'Tudela toma la palabra' manifestua, duela hilabete batzuk mugimenduak 150 lagunen babesarekin aurkeztutakoa eta 320rena baduena jada gaur egun. 

Horregatik, kolektiboko kideek ziurtatu dute "duela urte erdi abiatutako bidean jarraituko" dutela eta ateak zabalik jarraituko duela "hirian haustura eta inposizioen gainetik,  elkartasunetik, parte-hartzetik eta entzutetik zuzendu daitekeela pentsatzen duen orori". Horretarako, "proiektu parte-hartzaile eta bateratzaile" batean bildu nahi dute "tuterarren aldaketarako indar eta nahia". 

Kolektiboko kideen artean dago Eneko Larrarte, 2015-2019 artean Izquierda Ezkerratik Tuterako alkate izan zena eta, Nafarroako Gobernuko Etxebizitza sailean aritu ondoren, atzera herri-politikan zentratu dena. 2019an hauteskundeak galdu ostean joan zen Larrarte Gobernura, eta erabaki horren ondorioz bota egin zuten alderditik, PSN, Geroa Bai eta Podemosek adostutako koalizioan parte ez hartzeko alderdiak hartutako erabakiaren kontra zihoalako. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Tutera Alderdi politikoak albisteak Nafarroako Hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Nafarroa Nafarroako udal eta foru hauteskundeak Navarra Suma