Politika -

Auzitegi Konstituzionala

Sorturen helegitea Konstituzionalaren gai-zerrendan egongo da

Ez da ziurra gaia jorratzea, izan ere, epaileek mahai gainean izan zuten helegitea maiatzaren 22an eta 24an eta ez zen ebazpenik atera.

Sorturen helegitea Konstituzionalaren gai-zerrendan egongo da.. Argazkia: Efe
Sorturen helegitea Konstituzionalaren gai-zerrendan egongo da.
Sorturen helegitea Konstituzionalaren gai-zerrendan egongo da.. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak gai-zerrendan izango du Sortuk bere ilegalizazioaren kontra jarri zuen helegitea bihar hasiko den osokoan, epaitegiko iturriek jakitera eman dutenez.

Konstituzionaleko epaileek mahai gainean izan zuten helegitea maiatzaren 22an eta 24an, eta azkenean ez zuten gaia jorratu. Hori dela eta, ez da ziurra helegitearen ebazpena aste honetan ateratzea.

Osokoak Elisa Perez Vera epailearen txostena du, Auzitegi Gorenaren irizpidearen kontra, Sortu legeztatzearen alde dagoena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea