Politika -
Radio Euskadin
Gil: 'Bozak gehitzeko, batzuek bahituak nahi dituzte espetxeetan'
Gilen ustez, presoek mekanismo nahikoak dituzte "herrialdea normalizatzen hasteko, euren bizitzatik hasita".
Erredakzioa
"Batzuek espetxeetan bahituak nahi dituzte kanpoan bozak gehitzeko", salatu du Alfonso Gil PSE-EEko Antolakuntza idazkariak. Presoek "mekanismo nahikoak" dituztela uste du egungo espetxe politikan "herrialdea normalizatzen hasteko, euren bizitzatik hasita".
Radio Euskadiko elkarrizketa batean, bere alderdiak jada PPri espetxe politika malgutzeko eskatu diola ekarri du gogora.
Gainera, EPPKren adierazpenak sortu duen "frustrazioa" aipatu du. "Huts egin digu, kanpoan bozak gehitzeko, bahituak izan nahi dituztelako".
Bere ustez presoek "mekanismo nahikoak dituzte egungo espetxe politikan aro berriari egokitzeko, eta estrategia politiko batean bahituta egon gabe".
Ildo honetan, "birgizarteratzea badago, benetan demokrazian egon nahi dutenek sartu ahal izateko; demokrazia ate handi bat da eta hiltzaileak eta hildakoak egon direla onartzen badute, denak sartzen dira", ondorioztatu du. "Historia, historia da, eta ez eurek idatzi nahi dutena", gaineratu du.