Politika -

Hauteskundeak

PSE-EEk "ezkutu soziala" defendatu du hautagai arabarren aurkezpenean

Cristina Gonzalez eta Maider Etxeberria izango dira Aldundirako eta Gasteizko Alkatetzarako hautagaiak, hurrenez hurren, eta Sanchezek parte hartu duen ekitaldi batean aurkeztu dituzte.

Maider Etxeberria PSE-EEren Gasteizko alkategaia. Argazkia: Efe
Maider Etxeberria PSE-EEren Gasteizko alkategaia. Argazkia: Efe
Pedro Sanchezek babesa eman die Maider Etxebarria eta Cristina Gonzalez hautagaiei

1:35

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EEk "ezkutu soziala"ri eusteko konpromisoa hartu du agintea duen eta 2023ko foru eta udal hauteskundeen ondoren izan dezakeen erakundeetan.

Horren harira, Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak EAJri ohartarazi dio "Pedro Sanchezen Gobernuarekin ez badago Euskadiren interesen aurka" dagoela. Gainera, jeltzaleei "itxurazko feministak" izatea egotzi die, eta "kirol selekzioen aurrean" sozialistek "irtenbideak" ematen dituztela.

Anduezak Cristina Gonzalez Arabako ahaldun nagusigaiaren eta Maider Etxeberria Gasteizko alkategaiaren aurkezpen ekitaldian egin ditu adierazpenok. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ere parte hartu du ekitaldian.

PSE-EEren idazkari nagusiak azpimarratu du sozialistak erakundeetan dauden bitartean "ezkutu soziala" egongo dela, eta banketxeek eta argindar enpresa handiek "ekarpena" egin beharko dutela.

Sozialistek Espainiako Estatu osoan lan ona egin dutela aipatu ostean, Andoni Ortuzar EAJren presidenteak ez zegoela ez Sanchezekin ez Alberto Nuñez Feijoo PPren presidentearekin esan izana deitoratu du.

"Sozialistekin eta Pedro Sanchezen Gobernuarekin zaude edo Euskadiren interesen aurka zaude", erantzun dio Anduezak, eta gaineratu etorkizuna PSE-EEren eskuetan dagoela, "ez alkatearekin zer egin ez dakien alderdi batetan", Gasteizko alkateari erreferentzia eginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Araba Pedro Sánchez PSE-EE Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Eneko Andueza Arabako Foru Aldundia