Politika -
Auzitegi Nazionala
ETAko beste buruzagi ohi bat inputatu dute, Miguel Angel Blancoren hilketaren auzian
Iñaki Gracia Arregi inputatutako laugarren ETAko buru ohia da. Bestek Mikel Albisu, Soledad Iparragire eta Jose Javier Arizkuren dira.
AGENTZIAK | EITB Media
Manuel Garcia Castellon Auzitegi Nazionaleko epaileak Iñaki Gracia Arregi, Iñaki Errenteriakoa, ETAko buruzagi ohia inputatu du, Miguel Angel Blanco Ermuko PPko zinegotzi zenaren bahiketa eta hilketaren auzian.
Hori horrela, Gracia Arregi auzian inputatutako laugarren ETAko buru ohia da. Besteak Mikel Albisu, Soledad Iparragire eta Jose Javier Arizkuren dira.
Dignidad y Justicia elkarteak sustatua ireki zuen ikerketa Auzitegi Nazionalak. Hain zuzen ere, argitu nahi dute ETAko zuzendaritzak Miguel Angel Blancoren hilketa agindu zuen edo hura geldiarazteko gaitasuna zuen.