Politika -

Bozketa Legebiltzarran

PSE-PP ituna hautsi zenetik aurrenekoz, lege batek ez du aurrera egin

PP abstenitu egin da Gazteriaren Legearen bozketan, eta, ondorioz, Jaurlaritzak ez du lortu onartzea.

Eusko Legebiltzarra. EFE
Eusko Legebiltzarra. EFE
Eusko Jaurlaritzak ez du lortu Gazteriaren Legea onartzea

01:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak lege baten lehen bozketa galdu du gaur, PSEren eta PPren arteko ituna hautsi zenetik.

Hain zuzen ere, Gasteizko Gobernuak ez du lortu Gazteriaren Legea onartzea, PP abstenitu egin baita. EAJk, Aralarrek eta Ezker Anitzak osoko zuzenketak aurkeztu zituzten.

Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak maiatzaren 7an eman zuen apurtutzat PSE-EErekin sinatutako akordioa, baina harrezkero sozialistek lege guztiak onartu ahal izan dituzte, arazo handirik gabe.

Gaur, baina, porrot egin dute, gutxiengoan gobernatzen ari direnetik aurrenekoz.

Popularrek bazekiten abstentzioak galarazi egingo zuela Gazteriaren Legea onartzea, eta, horrela, lehendakariari agintaldia bukatu nahi izateak ekar liezaizkiokeen arazoak agerian utzi nahi izan ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea