Politika -

2023ko aurrekontuak

PP+Cs koalizioak ere osoko zuzenketa aurkeztuko die EAEko aurrekontuei

Azpiazuk dio negoziazio prozesuarekiko konfiantza "hautsi" egin dela eta PP+Cs taldearen "errespetu falta" salatu du.

Azpiazuk 2023rako aurrekontu proiektua aurkezten. Artxiboko argazkia: EFE.
Azpiazuk 2023rako aurrekontu proiektua aurkezten
Azpiazuk 2023rako aurrekontu proiektua aurkezten. Artxiboko argazkia: EFE.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PP+Cs taldeak ere osoko zuzenketa aurkeztuko dio Eusko Legebiltzarrean Eusko Jaurlaritzak 2023rako prestatu duen aurrekontu proiektuari, Diario Vasco egunkariak argitaratu duenez.

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak gogorarazi duenez, PPk "asteazkenean erantzun bat emateko konpromisoa hartu zuen", kontuen inguruko jarrerak hurbiltzeko hirugarren bilera egin zenean. Popularrek prentsaren bidez duten jarreraren berri izatea "errespetu falta" bat dela uste du Azpiazuk, eta, horregatik, sailburuaren ustez, "negoziazio prozesuarekiko konfiantza hautsi egin da".

 "Penagarria da alderdi batzuek negoziazioaz egiten duten antzerki-erabilera ikustea. Oso seriotasun gutxi adierazten du", deitoratu du Azpiazuk bere Sailak zabaldutako ohar batean.

Sailburuak adierazi duenez, PP-Cs alderdia "gai fiskaletan tematu da", nahiz eta Eusko Jaurlaritzak "argi eta garbi" utzi duen gai hori ez zela aurrekontuen inguruko elkarrizketetan sartuko.

Popularren osoko zuzenketak bat egiten du EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk iragarritakoekin, Azpiazuko Saila aurrekontuak adosten saiatu den oposizioko beste bi taldeekin, Vox negoziazio txandatik kanpo utzi baitzuten.

Edonola ere, kontuak onartuta daude, Eusko Jaurlaritza sostengatzen duten taldeek (EAJ eta PSE-EE) gehiengoa baitute Eusko Legebiltzarrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Euskadiko PP Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak EAEko Aurrekontuak