Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Roberto Uriarte: "Elkarrekin Podemos-IUko eta UPko hautagai-zerrendak ixten ari gara EAEn eta Nafarroan"

Hauteskunde orokorrei dagokienez, Unidas Podemoseko Bizkaiko diputatuak ziurtzat eman du Yolanda Diaz buru izango den ezkerreko hautagaitza bateratu bat.

Roberto Uriarte Unidas Podemoseko Bizkaiko diputatua. Argazkia: EITB MEDIA
Roberto Uriarte Unidas Podemoseko Bizkaiko diputatua. Argazkia: EITB MEDIA
Roberto Uriarte Unidas Podemoseko Bizkaiko diputatua. Argazkia: EITB MEDIA

play icon 25:50

RADIO EUSKADI | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Radio Euskadiko "Cronica de Euskadi Fin de Semana" irratsaioan eskainitako elkarrizketan Roberto Uriarte Unidas Podemoseko Bizkaiko diputatuak iragarri duenez, Nafarroako eta EAEko 2023ko hauteskundeetarako Unidas Podemos eta Elkarrekin Podemos-IUko hautagaitza-zerrendak ixten ari dira dagoeneko.

Hauteskunde orokorrei begira, ezkerreko bi alderdi bananduta izango diren aukera (Sumar eta Podemos) errefusatu du, eta Yolanda Diazi babesa erakutsi dio berriro ere hautagaitza bateratu horren buru izateko.

Uriartek beste auzi izan ditu mintzagai, tartean, Auzitegi Konstituzionalaren berritzea. Lege-iruzurra egitea leporatu dio PPri, botere judizialaren blokeoari eusteagatik, eta Konstituzionaleko epaileak berritzeko araudia aldatzeko Espainiako Gobernuaren ekimena defendatu du.

Sedizio eta bidegabeko erabiltze delituen erreformari dagokionez, UPko diputatuak esan du teknika juridiko landua egiten ari direla, ustelkeria delitu batzuk zigor barik gera ez daitezen.

Horrez gain, Osakidetzako krisia, Mondragon Taldeko kooperatiben krisia, inflazioari aurre egiteko neurriak eta Etxebizitza Legea, besteak beste, izan ditu hizpide Uriartek Radio Euskadin izandako elkarrizketan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Hauteskunde orokorrak Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Podemos Ahal Dugu Nafarroa Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Nafarroako udal eta foru hauteskundeak