Politika -

Polemika 'erbesteratuekin'

Egun, edozein bizi daiteke EAEn, Erkorekaren iritziz

Erkorekaren iritziz, "ETAk jarduera armatua betiko utzi zuela iragarri zuenetik edozein bizi daiteke EAEn, erroldatu eta, ondorioz, boza eman, legediarekin bat eginez".

Josu Erkoreka EAJko diputatua.
Josu Erkoreka EAJko diputatua.
Josu Erkoreka EAJko diputatua.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Lehengo urte bukaeran ETAk jarduera armatua betiko utziko zuela iragarri ostean, edozein bizi daiteke EAEn, bertan erroldatu eta bozkatu, legediarekin bat eginez ", esan du Josu Erkoreka EAJk Espainiako Kongresuan duen bozeramaileak.

ETAren mehatxua zela eta Euskaditik alde egin behar izan zutenek EAEn botoa emateko eskubidearen inguruan sortu den eztabaidaz mintzatu da Erkoreka Kongresuko bozeramaileen batzordeko bilerara sartu baino lehen.

Bere iritziz, EAEn jada "ez dago ETAren mehatxurik, ezta inongo presiorik ere", horregatik, "arriskurik gabe" EAEn bizi daitekeela esan du, "juridikoki indarrez eta arrazoirik gabe egin nahi duten formularik erabili gabe".

Gainera, horretarako, Hauteskunde-araubide Orokorraren Lege Organikoa erreformatu behako litzateke, "beste herrialde demokratikoetan parekorik ez duen salbuespenezko zerbait egiteko".

EAJk auzi honen inguruan ez duela PSOErekin eta PPrekin harremanik eduki, eta orain egun batzuk Barne Ministerioan izan zen bileraren inguruko berririk ez duela berretsi du Erkorekak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea