Politika -
Beldurra euroaren inguruan
Euroa 'itzulerarik gabeko bide bat da', Cospedalen arabera
Gainera, "pedagogia" erabiltzeko eta herritarrei Rajoyren Gobernuak bultzatutako neurrien beharra azaltzeko eskatu die Alderdi Popularreko kargudunei.
Erredakzioa
Maria Dolores de Cospedal Alderdi Popularreko idazkari nagusiak Donostian esan duenez, espainiarrek badakite euroa euren “erreferentzia” dela eta, halaber, ez dela “itzulerarik duen bide bat”.
Cospedalek PPko Parlamentarien-arteko 17garren Bileraren inaugurazioa egin du, eta bertan Iñaki Oyarzabal Euskadiko PPren idazkari nagusiak; Borja Semper Gipuzkoako PPren presidenteak eta Juan Jose Matari alderdiaren Autonomia-politikako idazkari exekutiboak ere parte hartu dute.
Maria Dolores de Cospedalek “pedagogia” erabiltzeko eta herritarrei Rajoyren Gobernuak bultzatutako neurrien beharra azaltzeko eskatu die Alderdi Popularreko kargudunei. Bere ustez, Rajoyren politikak Europar Batasunak Espainiako finantza-sektorea suspertzeko beharrezko neurriak ezartzeko behar zuen “konfiantza” lortu du.
Euroaren inguruko “nahaste” eta “ziurgabetasunezko” egoera batean, PPren idazkari nagusiak europar ametsa lortzeko “inoiz baino gehiago” borrokatzeko apustua egin du.
Era beran, “Europako erakundeen benetako berrikuntza sustatu eta EBren erakundeen arkitektura berri baten alde” agertu da Cospedal.