Politika -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: De Miguel auziko epaia, txotx denboraldiaren hasiera eta pentsioen erreforma Frantzian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urtarrilak 11, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- De Miguel auziko epaia: De Miguel auzian zigortutako hiru EAJren buruzagi ohiei ezarritako zigor nagusiak baieztatu zituen atzo Auzitegi Gorenak. Arabako Lurralde Auzitegiak duela hiru urte eman zuen epaia, Euskadin inoiz izandako ustelkeria kasu handienari dagokiona. Berehala hasi ziren erreakzioak iristen, eta gaur gehiago espero dira.
- Txotx denboraldiaren hasiera: Iritsi da txotx denboraldia. Ohi moduan gaur Astigarran emango diote hasiera eta bi urteren ondotik, berriz ere zutik dastatu ahal izango da sagardo berria. Egoerak behartuta, bestalde, % 25eko igoera izango du bataz beste sagardo botilak 2023an.
- Pentsioen erreforma Frantzian: Frantziako Gobernuak erretiroaren gutxieneko adina pixkanaka igotzea proposatu du, 62 urtetik 64 urtera, 2030ean, pentsioak erreformatzeko plan zabal baten barruan. Sindikatuek, Exekutiboak proposamenaren xehetasunak jakinarazi eta minutu gutxira, greba deitu dute urtarrilaren 19rako. Era berean, manifestazioak egingo dituzte, pentsioen defentsan.