Politika -
SABINO ARANA SARIAK
Euskadi-Ukraina mugimendua eta "Irulegiko Eskua" aurkitu zuen taldea, 2022ko Sabino Arana saridunen artean
Sabino Arana Fundazioak Irakli Kobakhidze, Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Mikel Sanchez eta Aspace Gipuzkoa ere sarituko ditu.
EITB MEDIA
Sabino Arana Fundazioak aurten Euskadi-Ukraina elkartasun mugimenduari, "Irulegiko Eskua" aurkitu zuen arkeologia taldeari, Irakli Kobakhidzeri, Bilbao Orkestra Sinfonikoari (BOS), Mikel Sanchez traumatologoari eta Aspace Gipuzkoari emango die 2022ko Sabino Arana Saria.
Mireia Zarate Sabino Arana Fundazioaren presidenteak eta Ignacio Etxeberria erakundeko idazkariak gaur goizean iragarri dituzte 2022ko Sabino Arana saridunen izenak.
Sari horien bidez, gizartearen zerbitzuko aritzeko gaitasun eta bokazioagatik nabarmendu diren pertsona, erakunde edo gizataldeen lana aitortu nahi da. Aipaturiko sariak urtero-urtero banatzen ditu, urtarrilean, euskal abertzaletasunaren sortzailearen jaiotzarekin bat eginez.
Sariak banatzeko ekitaldia urtarrilaren 29an egingo da Bilboko Arriaga antzokian, 12:00etatik aurrera.