Politika -

Zigor Kodea

Berdintasun Ministerioa 'bai bakarrik da bai' legearen "gutxieneko zigorrak ukitzeko" prest agertu da

Bestalde, PSOEk "lehenbailehen" aurkeztuko du 'bai bakarrik da bai' araua erreformatzeko lege proposamena, "nahi gabeko ondorioei atea ixteko".

Victoria Rosell Genero Indarkeriaren aurkako Gobernuaren ordezkaria. Argazkia: EFE
Victoria Rosell Genero Indarkeriaren aurkako Gobernuaren ordezkaria. Argazkia: EFE
Victoria Rosell Genero Indarkeriaren aurkako Gobernuaren ordezkaria. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Bai bakarrik da bai' legea indarrean sartzeagatik sexu-erasotzaileei ezarritako zigorrak murriztearen ondorioz, arau berria erreformatzeko atea zabalik zegoela ematen zuen, baina asteetako negoziazioen ostean, ez dago akordiorik Espainiako koalizio Gobernuan, Unidas Podemosek Justizia Ministerioaren proposamena atzera bota baitu.

Edonola ere, Aner Uriarte Bilboko epaile dekanoak azaldu du 'bai bakarrik da bai' legearen erreforma soilik aplikatuko litzaiekeela erreforma onartu ostean delituak egiten dituztenei. ''Konponbidea gutxieneko zigorra igotzea litzateke'', erantsi du epaileak.

Ildo horretan, Berdintasun Ministerioak ziurtatu du prest dagoela Zigor Kodearen "gutxieneko zigorrak ukitzeko", betiere legean jasotako baimenean oinarritutako eredua ukitzen ez bada.

"Proposamenak aurkeztu ditugu, ezin dut zehaztu, baina zerikusia zuten bai zuzenbide iragankorraren indarraldiarekin, atariko tituluan izan zezakeen kokapenarekin, bai gutxieneko zigorren ukituren batekin, ihes egiten ari baitzaizkie gutxiengo bat direla azpimarratzen dugun epai horiek", azaldu du Victoria Rosell Genero Indarkeriaren aurkako Gobernuaren ordezkariak komunikabideei egindako adierazpenetan.

Uriarte, legea aldatzeaz: ''Konponbidea gutxieneko zigorra igotzea litzateke''
 Uriarte, legea aldatzeaz: ''Konponbidea gutxieneko zigorra igotzea litzateke''
Uriarte, legea aldatzeaz: ''Konponbidea gutxieneko zigorra igotzea litzateke''

1:52

Gainera, Berdintasun Ministerioak proposatu du berehalako neurriak hartzea, 'Bai bakarrik da bai' legea indarrean dela sexu indarkeriaren biktimak babestuta egon daitezen. Izan ere, legea onartu zutenetik behar den moduan aplikatzeko ahaleginetan dabiltza, baina Justiziak zigorrak jaisteko hartutako zenbait erabakik kezka eragin dute.

Adituen arabera, eta Espainiako Gobernuak berak egiaztatu duenez, "ez da berrikuspenak eten ditzakeen zigor erreformarik existitzen, legea bera behar bezala aplikatu ez izanaren ondorio da".

Horregatik, uste dute irtenbidea dela berehalako neurriak hartzea, epaileak horretan espezializatu eta sexu indarkerian trebatze aldera. Neurri horiekin, halaber, emakumeen babesa indartu nahi dute.

PSOEk, ostera, "lehenbailehen" aurkeztuko du 'bai bakarrik da bai' legea erreformatzeko lege proposamena, "nahi gabeko ondorioei atea ixteko". Horretarako Unidas Podemos koalizio kideen babesa izatea espero du alderdiak. Hala adierazi du Pilar Alegria PSOEko Hauteskunde Batzordeko bozeramaileak, eta argi utzi du inola ere ez dutela legearen "bihotza" ukituko, emakumearen baimena alegia.

Ildo horretan, Felix Bolaños Presidentetza ministroak ziurtatu du Justizia Ministerioaren proposamen batean "zorroztasun osoz" heltzen zaiola legearen balizko erreformari, "nahi ez diren ondorioak arintzeko" eta etorkizunean ez errepikatzeko.

Moncloako iturrien arabera, aurreikusten den aukeretako bat da legea baino lehenagoko zigorretara itzultzea, baina Berdintasun Ministerioak uko egin dio aurreko eredura itzultzeari, eta ohartarazi du biktimak "froga kalbariora" itzultzea ekarriko lukeela.

Bolañosek, aldiz, ziurtatu du emakumearen baimenak arauaren "erdigunean" jarraituko duela. "Ezin dugu onartu epaiketetan emakumeei galdetzea nahikoa aurre egin zieten edo nola jantzita zeuden. Baimena nuklearra da", adierazi du.

Bolañosek adierazi du baimena ''Bai bakarrik da bai'' legearen erreformaren ''erdigunean'' egongo dela
Bolañosek adierazi du baimena ''Bai bakarrik da bai'' legearen erreformaren ''erdigunean'' egongo dela
Bolañosek adierazi du baimena ''Bai bakarrik da bai'' legearen erreformaren ''erdigunean'' egongo dela

0:57

Zentzu horretan, Ione Belarra Eskubide Sozialen eta Agenda 2030en ministroak emakumearen "baimenak Zigor Kodearen erdigunean" jarraitzea defendatu du. "Baimenak Zigor Kodearen erdigunean jarraitu behar du. Ezin dugu nahikoa aurre egin geniela edo ez dugula edan frogatzeko kalbariora itzuli", azpimarratu du Belarrak txio batean.

Azkenik, Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak kritikatu egin du PSOEk eta Podemosek "desadostasunak" izaten jarraitzea, eta Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuari bere alderdiaren botoak eskaini dizkio arau hori aldatzeko.

Horren harira, Feijook PPren Batzorde Exekutiboaren aurrean nabarmendu du "bermatu" egiten duela legea "berehala" aldatzeko babesa, Ministroen Kontseiluan edo Diputatuen Kongresuan lege-erreforma hori aurrera ateratzeko UPren aldeko botoak izan ala ez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Indarkeria matxista Espainian Delituak argazkiak Espainiako Gobernua Espainia Eguneko albisteak Albisteak Sexu erasoak