Politika -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Memoria historikoaren euskal legea, agur musukoari garraioetan eta Turkia eta Siria

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Zigoitian aurkitutako hobi komun bat. Argazkia: EITB Media
Zigoitia
Zigoitian aurkitutako hobi komun bat. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, otsailak 8, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Memoria historikoaren euskal legea: Elkarrekin Podemos-IUk akordioa lortu du Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdiekin, EAJrekin eta PSE-EErekin, Memoria Historikoaren Legea onartzeko.

- Agur musukoari garraioetan: Musukoa ez da derrigorrezkoa gaurtik garraio publikoetan.Ortopedietan, optiketan eta entzuteko protesien zentroetan ere ez da halabeharrezkoa izango, baina bai, ordea, erietxeetan eta osasunarekin lotura duten beste zentro eta establezimendu batzuetan.

- Gasteizko suhiltzaileak, Turkiara: Erreskate lanetan laguntzera joango da, gaur, Gasteizko suhiltzaile talde bat Turkiara. Lurrikarak Turkia eta Siria astindu ditu, eta 100 herrialde eta erakunde ingururen babesa jaso dute. Azken datuen arabera, 7.200 hildako utzi dituzte lur-astinduek.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Munduko albiste zirraragarriak Ukraina azken orduko Espainiako Gobernua albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Turkia berriak Lurrikarak munduan Memoria Historikoa Koronabirusari lotutako azken orduko albisteak Maskarak covid-19