Politika -

Mirandaren dimisioa

Barcinak aintzat hartu du Mirandaren 'zintzotasuna'

Ekonomia eta Ogasun kontseilariak dimititu egingo duela iragarri ostean, kontseilari berriak “lehenbailehen” izendatuko dituela esan du Nafarroako Gobernuko presidenteak.

Yolanda Barcina Nafarroako presidentea. EFE
Yolanda Barcina Nafarroako presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alvaro Mirandak dimititzeko asmoa duela iragarri ostean, Miranda "Administrazioan izan den profesional handienetako bat" izan dela esan du Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak, eta haren "zintzotasuna" nabarmendu du.

Alvaro Miranda presidenteordeak kargua utziko duela berretsi du Nafarroako presidenteak, baina "beste pertsona batek ordezkatu arte" lanean jarraituko duela gaineratu du.

Santos Cerdan PSNko Antolakuntza idazkariaren ustez, Nafarroako Gobernua beherantz doa, eta Alvaro Mirandak dimisioa iragarri ostean "kontuen benetako egoera argitzeko" eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea