Politika -

Iñigo Cabacasen heriotza

Legebiltzarrak ez du erantzukizunik eskatuko Justiziak baino lehen

Iñigo Cabacasen heriotzagatik espedienteak irekitzea eskatzea ukatu du, "prozesu judizialak egiten duena albo batera utzita".

Iñigo Cabacasen omenaldi baten argazkia. Argazkia: EFE
Iñigo Cabacasen omenaldi baten argazkia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak Iñigo Cabacasen heriotzagatik espedienteak irekitzea eskatzeari uko egin dio, "prozesu judizialak egiten duena albo batera utzita".

EAJk eta EAk batera egindako testu bat aurkeztu dute, eta errefusatua izan da. Alderdiak Herrizaingo Sailak Cabacasen heriotzaren ostean hasitako ikerketari sarbidea izatea eskatzen zuten.

Iñigo Cabacas Ertzaintzak jaurtitako pilota batek sortutako zaurien ostean hil zen, Athleticen eta Schalkeren artea izandako partidaren ostean, 2012ko apirilaren 5ean.

Legebiltzarrak PSE-EEren, PPren eta UPyDren zuzenketak onartu ditu, hauek EAJri gai hau Legebiltzarrera ekartzea hauteskundeetako interes batengatik egin dutela esan dute, “boto batzuengatik”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea