Politika -
Krisia Foru Gobernuan
Barcinak kontseilari izendatu ditu Esparza eta Morras
Esparzak Tokian tokiko Administrazioa eta Herrien Garapena sailaren ardura hartuko du eta Morrasek Presidentetzaren ardura izango du.
Erredakzioa
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak kontseilari izendatu ditu Jose Javier Esparza eta Javier Morras, Diario de Navarra egunkariak gaur argitaratu duenez.
Jose Javier Esparza Abaurrea Enpleguko zuzendari nagusia da egun, Agoitzeko alkate eta Gaztediaren Institutuko zuzendari izan da. Bere gain izango du aurrerantzean Tokian tokiko Administrazioa eta Herrien Garapena sailen ardura.
Javier Morras Iturmendi, berriz, UPNko parlamentari lanetan ibili da eta bere eskuetan geratuko da Presidentetza.
Badira oraindik Nafarroako Gobernuan hutsik geratu diren karguak eta oraindik ez dute zehaztu zeintzuk izango diren karguak hartuko dituztenak.
Dena den, Lurdes Goikoetxea egungo Industria kontseilariaren izena aipatzen da Alvaro Mirandak utziko duen Ekonomia eta Ogasuna Sailerako.