Politika -

Nafarroan

Ezker abertzaleak eragile ezberdinen arteko akordioak nahi ditu

LABen VIII. Kongresu Nazionalaten amaieran, Maribi Ugarteburuk "lan eta gizarte eskubideen etengabeko murrizketa" salatu du.

Gainontzeko alderdien zurikeria salatu du Ugarteburuk. Efe.
Gainontzeko alderdien zurikeria salatu du Ugarteburuk. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramailea "eragile sozialen, sindikalen eta politikoen artean gehiengoak sortzen jarraitzearen alde" agertu da, "Euskal Herriaren subiranotasuna eta eraldaketa soziala bultzatzeko konpromisoan".

"Inoiz baino gehiago, borrokan eta elkarlanean aritzeko garaia da", esan du Ugarteburuk LAB en VIII. Kongresuaren amaieran, Nafarroan. Ugarteburu Rufi Etxeberriarekin batera gonbidatu dute bertara, ezker abertzaleak komunikatu batean aditzera emandakoaren arabera.

"Herritarrak etsita nahi dituzte" Egindako hitzaldian, Ugarteburuk salatu egin du "kapital handien jabeek, desjabetzeak eragiten dituzten bankuenak, etekin tarte handiekin lan egiten dutenek, iruzur fiskala eragin dutenek"... horiek guztiek herritarrak "etsita" eta "beldurrez" egotea nahi dute, "lan eta gizarte eskubideen etengabeko murrizketez baliatuta".

Era berean, "zurikeria politikoak" "izen-abizenak" dituela esan du: "PP, UPN, PSE, PSN eta EAJ, eta horiei zahar kiratsa darie".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea