Politika -

Sortu, legeztatuta

Alderdien Legeak porrot egin duela esan du ezker abertzaleak

Barrenak azaldu duenez, Sortu legeztatzeak “ilegalizazioen dinamika garaitzea”ren seinale izan behar du.

Ezker abertzalearen ekitaldia. EFE
Ezker abertzalearen ekitaldia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzalearen ustez, Sortu legeztatzeak Alderdien Legeak porrot egin duela esan nahi du, halere, oraindik “salbuespenezko egoerak” daudela gaineratu du. Sortu osatzeko prozesuan parte hartzeko nahia erakutsi dute, eta bere oinarri sozialari esan diotenez, “Euskal Herrian iraultza demokratiko bat egiteko tresna politikoa sortuko da”.

Prentsaurrekoan Maribi Ugarteburu, Pernando Parrena, Rufi Etxeberria, Joseba Permach, eta Eugenio Etxebeste izan dira. "Euskal Herrira benetako demokrazia ekartzeko aukera bat eraikitzeko” beharra nabarmendu dute.

"Indar politikoak, sindikalak eta sozialak Euskal Herriaren burujabetze politiko eta soziala lortzeko bermea izango dira”, adierazi du Ugarteburuk.

Ezker abertzalearen ustez, Sortu legeztatzeak “Estatuak bere garaian martxan jarritako ilegalizazioen dinamika garaitzea”ren seinale izan behar du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea