Politika -

Nafarroako Gobernu berria

Kontseilari eta presidenteorde berriek karguak hartu dituzte Nafarroan

Une honetan, hauteskundeak deitzea, "erkidegoko arazo larriak konpondu beharrean, areagotzea ekarriko luke", Barcinaren iritziz.

Kontseilari berrien kargu hartze ekitaldia. EFE
Kontseilari berrien kargu hartze ekitaldia. EFE
Nafarroako Gobernuko kontseilari berriek kargua hartu dute

01:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lourdes Goicoechea eta Juan Luis Sánchez de Muniain dira Nafarroako Gobernuko presidenteorde berriak eta Javier Morras, Jose Javier Esparza, Jesus Pejenaute eta Luis Zarraluqui kontseilaria berriak.

Nafarroako Gobernuko karguak hartu dituzte Nafarroako Jauregian egin duten ekitaldian. Goicoechea lehen presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria izango da. Juan Luis Sanchez de Munian, egungo Gobernuko bozeramaile eta Kultura kontseilaria, bigarren presidenteorde ere izango da gaurtik aurrera, baita Turismo kontseilaria ere.

Javier Morrasek Presidentzia, Justizia eta Barne kontseilaritza hartu du; Jose Javier Esparzak Garapen eta Tokiko administrazioa; Jesus Pejenautek Gizarte Politika; eta, Luis Zarraluquik Sustapen kontseilaritza.

Azken egunetako dimisioek Nafarroako Gobernuan utzi dituzten hutsuneak bete dira kargu hartze hauekin. Roberto Jimenez lehen presidenteordea izan zen lehena. Ondoren, Elena Torres eta Anai Astiz PSNko kontseilarien dimisioak etorri ziren. Azkenik, Alvaro Miranda Ekonomia kontseilariakeman zuen dimisioa.

Karguari zin egin ostean, Barcinak orain urtebete UPNk eta PSNk sinatu zuten akordioa ekarri du gogora, "formula berria, baina tamalez, hautsi egin da; hala ere, orain ez da errudunak bilatzeko unea, egonkortasuna bilatzekoa baizik".

Egungo krisi egoeran, "inoiz baino gehiago" alderdien arteko akordioak bilatu behar direla esan du Barcinak. Hauteskundeak deitzea, "erkidegoko arazoak konpondu beharrean, areagotzea ekarriko luke", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea